Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 33:9-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. goratu eta sagaratu egin zituen batzuketa egun arrunten artean utzi besteak.

10. Gizaki guztiak ere hautsetik datoz,Jaunak lurretik sortu baitzuen Adam;

11. baina Jaunak, jakinduria handiz, bereizi egin ditueta bide ezberdinetatik ibilarazi.

12. Batzuk bedeinkatu eta goratu egin ditu berak,sagaratu eta beregana erakarri;beste batzuk, berriz, madarikatu eta beheratu,eta beren postuetatik bota.

13. Buztina eltzegilearen eskuetan nola—berak nahi bezala moldeatzen baitu—,hala gizakia egilearen eskuetan:bere erabakiaren arabera ematen dio bakoitzari.

14. Gaizkiari kontrajarria ongia dago,heriotzari kontrajarria bizitza.Era berean, zintzoaren aurrean bekataria.

15. Begira, beraz, Goi-goikoaren egintza guztiei:binaka-binaka doaz, bata besteari kontrajarriak.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 33