Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 33:14-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Gaizkiari kontrajarria ongia dago,heriotzari kontrajarria bizitza.Era berean, zintzoaren aurrean bekataria.

15. Begira, beraz, Goi-goikoaren egintza guztiei:binaka-binaka doaz, bata besteari kontrajarriak.

16. Ni naiz lanera azken iritsia,mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala.

17. Jaunaren laguntzari esker aurreratu egin naizeta beste mahats-biltzaileek bezala bete dut dolarea.

18. Jakizue ez naizela neure buruagatik bakarrik penatu,baizik eta heziketa bila dabiltzan guztiengatik ere bai.

19. Entzun iezadazue, beraz, herriko handikiok;egon adi, batzarburuok.

20. Seme-alaba, emazte, senide nahiz lagunariez eman zeure gain aginpiderik bizi zaren artean.Ez eman inori zeure ondasunik,gero, damututa, itzultzeko eske ibil ez zaitezen.

21. Bizi zaren eta arnasa duzun bitartean,ez utzi inoren esku zeure burua.

22. Hobe da seme-alabek zuri eskatzea,haiek zer emango zain egotea baino.

23. Egiteko guztietan, izan zeure esku erabakiaeta ez utzi zeure izen ona belzten.

24. Bizitzako azken egunean,heriotzako orduan bakarrik, banatu ondarea.

25. Belarra, makila eta zamak astoarentzat;ogia, zentzarazpena eta lana esklaboarentzat.

26. Eragiozu lana gogor, eta atsedena izango duzu;utzi eskuak libre, eta askatasuna nahiko du.

27. Uztarriaz eta uhalaz makurrarazten da idiaren lepoa;zigorrez eta tratu gogorrez esklabo txarra.

28. Bidali lanera, alferkerian egon ez dadin,

29. gauza txar asko erakusten baitu alferkeriak.

30. Behartu ezazu lanera dagokion bezalaeta, ez badu esana egiten, lotu hankak katez.Baina ez egin gehiegikeriarik inorekin,ezta esklaboari ere legezkoa ez den ezer.

31. Esklabo bakarra baldin baduzu,erabili zeure burua bezalaxe,asko kostata zeureganatu baituzu.Morroi bakarra baldin baduzu, hartu anaia bezala,bizia bezain beharrezko baituzu.

32. Zuk tratu txarra eman eta alde egiten badizu,

33. nola aurkitu ahal izango duzu?

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 33