Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 33:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunari begirune dionak ez du zoritxarrik izango;probaldi guztietatik aterako da onik.

2. Jakinduriazaleak behin ere ez legeari gorrotorik,baina beronekin leial ez denaitsasontzia ekaitzaren erdian bezala da.

3. Zentzudunak Jaunaren hitzean bere uste ona,orakuluaren erantzuna bezain sinesgarri zaio legea.

4. Prestatu esan behar duzuna, entzuna izan nahi baduzu;laburbildu dakizuna eta erantzun gero.

5. Burugabearen sentipenak gurdiaren gurpilak bezalakoak,haren arrazoiketa biraka dabilen ardatza bezalakoa.

6. Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa:irrintzi egiten du beti,nornahi jartzen zaiola ere gainean.

7. Zergatik da egun bat bestea baino garrantzitsuago,urteko egun guztiei baitatorkie eguzkitik argia?

8. Jaunak bere gogoan bereizi zitueneta urtaroak eta festak ezarri;

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 33