Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 32:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Mahaiburu aukeratu bazaituzte, ez harropuztu,jarri gainerakoen maila berean;arduratu besteez, eta eseri gero.

2. Zeure eginbeharra bete arte, ez jarri zeure lekuan,gozatu besteen atseginaz,zeure antolamendu egokiagatik koroa izan dezazun.

3. Mintza zaitez, agure, zeuri dagokizu eta;baina dakizuna bakarrik esan,eta ez eragotzi musika.

4. Entzunaldian zehar ez egin hitzaldirik,ez erakutsi zeure jakinduria garaiz kanpo.

5. Errubi harria urrezko bitxian bezala damusika oturuntzan.

6. Esmeralda urrezko euskarrian bezala dasoinu eztia ardo bikainarekin.

7. Zu, gazte, mintzatu beharrezkoa baduzu;baina gehienez ere bi aldiz, eta galdetzen badizute.

8. Labur hitz egin, hitz gutxitan asko esanez;izan, jakinean egon arren, isiltzen diren horietakoa.

9. Handikiekin zaudenean ez jarri haien mailan,besteek hitz egitean ez ibili berritsukerian.

10. Trumoiak tximistari jarraitzen dio,jendearen oniritziak umilari.

11. Garaia iristean, altxatu eta ez gelditu atzera;zoaz lasterka etxera, bidean luzatu gabe.

12. Han, dibertitu eta burura datorkizun guztia egin dezakezu,baina ez hitz harroz bekatu egiteraino.

13. Gero, honengatik guztiarengatik, bedeinkatu sortu zaituena,bere ondasunez asebetetzen zaituena.

14. Jaunari begirune diotenek onartzen dute heziketa,eta bila lehiatzen zaizkionak ditu hark begiko.

15. Legea aztertzen dutenak hartaz asebeteko dira,baina itxurazale direnentzat oztopobide gertatuko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 32