Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 31:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Barrua pozten eta argitzen du ardoak,bere garaian eta neurrian edanez gero;

29. baina gehiegi edaten bada, barrua garrazten du,eta erronkak eta borrokak sorrarazten.

30. Mozkorrak haserrea biziagotzen dio burugabeari bere kalterako;indarra gutxitu eta kolpeak erakartzen dizkio.

31. Ardo askoko oturuntzetan,ez agiraka egin lagun hurkoari,ez mespretxatu alai samar dagoenean;ez esan hitz mingarririk,ezta estu hartu ere zeure eskariekin.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 31