Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 31:10-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Nork jasan du proba hori eta akatsik gabe atera?Egon daiteke harro!Nor da Jainkoaren legea hautsi ahal izaneta hautsi ez duena?Gaizki jokatu ahal izan eta egin ez duena?

11. Sendotu egingo zaizkio bere ondasunaketa beraren egintza onak batzarrean iragarriko dira.

12. Ongi hornituriko mahaian eserita bazaude,ez oihu egin aho zabalik: «Ederki betea dago hau!»

13. Gogoratu gaitz txarra dela begi gutiziatsuak izatea;sortu al da ezer begia baino txarragorik?Beti ari da negarrez.

14. Ez luzatu eskua besteak ere nahi dituen jakietarantz,plater berean bion eskuek elkar jo ez dezaten.

15. Pentsatu, zuk zer nahi, horixe nahiko duela besteak ere;gogoeta egin ondoren jokatu gauza guztietan.

16. Ongi heziak legez, aurrera ekartzen dizutena jan;ez jan mauka-mauka, nazka emateko moduan.

17. Gizabidetsu, jateari zeuk utzi lehenengo;ez asegaitz izan eta ez zara lotsagarri geldituko.

18. Mahaian beste askoren artean baldin bazaude,ez luzatu eskua gainerakoek baino lehen.

19. Gutxirekin aski du ongi heziak!Gero, ohean ez da tripako minez egoten;

20. neurrian jaten duenak ongi egiten du lo,goiz jaiki eta gorputzaldi ona izaten.Logabetasuna, botagura eta sabelminak dirabetekadaren ondorenak.

21. Gehiegi jatera behartu bazaituzte,jaiki, zoaz botatzera eta arindua geldituko zara.

22. Entzun, seme, ez nazazu mespretxa,azkenean ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna.Zernahi egiten duzula, izan zentzuzko,eta ez duzu inolako eritasunik izango.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 31