Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 30:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Semea maite duenak sarri emango dio zigorra,geroago poztu ahal izateko berarekin.

2. Semea ongi hezten duenak izango du onik harengandik,ezagunen artean harro ibiliko da hartaz.

3. Semeari irakasten dionak bekaizti jartzen du kontrakoa,baina pozez gainezka egoten adiskideen aurrean.

4. Aita hiltzean, hil ez balitz bezala da,bere antzeko norbait utzi baitu atzean;

5. bizitzan zehar pozik zegoen, semea ikusiz,heriotzakoan ere ez du damurik:

6. etsaiez mendekatuko duena uzten du ondoreneta lagunei mesedeak itzuliko dizkiena.

7. Semea esne-mamitan hazten duenakharen zauriak osatu beharko ditu,garrasi bakoitzak barruak irauliko dizkio.

8. Zaldi hezigabea menderagaitza izaten da,bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.

9. Hartu bigunegi semea, eta ezustekoak emango dizkizu;ibili txantxetan, eta nahigabea ekarriko.

10. Ez egin barre berarekin,negar egin beharrik izan ez dezazun,ezta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 30