Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 3:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Seme-alabok, entzun aitari,bete nire aholkuak, onik atera zaitezten;

2. Jaunak seme-alaben gainetik errespetarazten du aita,amaren aginpidea ezartzen umeen gain.

3. Aita ohoratzen duenak bere bekatuak ezabatzen ditu,

4. ama errespetatzen duenak altxorra metatzen.

5. Aita ohoratzen duenak bere seme-alabengan izango du poza,otoitz egitean Jaunak entzun egingo dio eskaria.

6. Aita errespetatzen duenak bizitza luzea izango du,Jaunak esana egiten duenak atsegin emango amari:

7. ugazabak balitu bezala zerbitzatzen gurasoak.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 3