Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 29:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Askok ez dute maileguz eman nahi izaten,ez borondate txarrez,premiarik gabe bipilduta gelditzeko beldurrez baizik.

8. Halere, izan eskuzabal behartsuarekineta ez itxaronarazi zeure limosna.

9. Agindua kontuan harturik, izan abegikor behartsuarekin;beharrean dagoenez, ez bidali esku-hutsik.

10. Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde,eta ez harripean herdoiltzen utzi.

11. Baliatu zeure altxorraz Goi-goikoaren aginduen arabera,eta urrea baino onuragarriago gertatuko zaizu.

12. Metatu limosna-egintzak,gaitz guztietatik libratuko zaituzte eta.

13. Bular-babeski sendoak eta lantza astunak baino hobetobabestuko zaituzte etsaiaren kontrako borrokan.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 29