Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 29:18-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Dirudun asko galdu du fidantza egiteak,eta itsasoko uhinek astindua bezala utzi.Jende ahaltsu asko deserriratu dueta atzerrian noraezean ibiltzera behartu.

19. Bekataria irabazteko asmoz bihurtzen da fidatzaile;horregatik, auzitara eramango dute.

20. Izan abegikor lagun hurkoarekin zeure baliabideen arabera,baina kontuz ibili zeu hondamendian ez erortzeko.

21. Bizitzan beharrezkoenak ura, ogia, jantziaeta nork bere lotsa gordetzeko etxea dira.

22. Hobe bizitza behartsua nork bere teilapean,oturuntza ederrak inorenean baino.

23. Gutxi nahiz asko, konformatu daukazunarekin,eta ez duzu auzokoen irainik entzun beharko.

24. Bizimodu tristea da etxez etxe ibiltzea,kanpotar zaren lekuan ezin txintik esan.

25. Zerbitzuan jardun beharko duzu batere esker onik gabe,eta gainera hitz garratzak entzun beharko:

26. «Zatoz hona, kanpotar hori, presta mahaia,emadazu jaten daukazunetik».

27. «Zoaz, kanpotar hori,utzi lekua zu baino duinago denari;anaia datorkit neurera, eta etxea behar dut».

28. Gogorra da gizaki sentiberarentzatinoren etxean mespretxatua izaneta mailegu-emailearen irainak jasatea.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 29