Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 29:14-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Ongilea lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen da;lotsagalduak, berriz, bertan behera uzten du.

15. Ez ahaztu zeure fidatzailearen mesedeak,bere burua arriskatu baitu zure alde.

16. Bekatariak alferrik galtzen ditu fidatzailearen ondasunak,

17. esker txarrekoak bertan behera uzten bere salbatzailea.

18. Dirudun asko galdu du fidantza egiteak,eta itsasoko uhinek astindua bezala utzi.Jende ahaltsu asko deserriratu dueta atzerrian noraezean ibiltzera behartu.

19. Bekataria irabazteko asmoz bihurtzen da fidatzaile;horregatik, auzitara eramango dute.

20. Izan abegikor lagun hurkoarekin zeure baliabideen arabera,baina kontuz ibili zeu hondamendian ez erortzeko.

21. Bizitzan beharrezkoenak ura, ogia, jantziaeta nork bere lotsa gordetzeko etxea dira.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 29