Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 29:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Errukiorrak lagun hurkoari maileguz ematen dio,laguntzeko eskua luzatzen dionak agindua betetzen.

2. Beharra duenean, eman maileguz lagun hurkoari,eta itzuli bere garaian zeuk maileguz hartutakoa.

3. Eutsi hitzari leial, beti aurkituko duzu behar duzuna.

4. Ustekabean aurkitutako zerbait bailitzanhartzen dute askok mailegua,eta, itzuli ezean, kalte egiten lagundu dietenei;

5. hartu aurretik, eskuan muinka ibiltzen dira,apal mintzatuz lagun hurkoaren ondasunez;baina itzultzeko orduan, luzatu eta luzatu,desenkusa eta aitzakia ugari, egoerari errua botaz.

6. Gogor eginda ere, jabeak nekez hartuko du erdiaeta, halere, horrenbestean pozik izango.Bestela, bere dirurik gabe geldituko daeta etsai bat gehiago izango batere premiarik gabe:madarikazioak eta irainak itzuliko dizkiona,esker onaren ordez mespretxua ordainduko diona.

7. Askok ez dute maileguz eman nahi izaten,ez borondate txarrez,premiarik gabe bipilduta gelditzeko beldurrez baizik.

8. Halere, izan eskuzabal behartsuarekineta ez itxaronarazi zeure limosna.

9. Agindua kontuan harturik, izan abegikor behartsuarekin;beharrean dagoenez, ez bidali esku-hutsik.

10. Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde,eta ez harripean herdoiltzen utzi.

11. Baliatu zeure altxorraz Goi-goikoaren aginduen arabera,eta urrea baino onuragarriago gertatuko zaizu.

12. Metatu limosna-egintzak,gaitz guztietatik libratuko zaituzte eta.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 29