Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 27:2-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Bi harriren artean taketa sartzen den bezala,salmentaren eta erosketaren artean bekatua.

3. Jaunarenganako begiruneari tinko atxikitzen ez zaionakazkar asko ikusiko du bere etxea hondatua.

4. Galbaheari eragindakoan hondarrak agertzen dira,eta azterketa egitean gizakiaren akatsak.

5. Labeak probatzen ditu eltzegilearen ontziak,eta beronen arrazoiketak gizakiaren balioa.

6. Fruituak erakusten du nola zaindu duten arbola,eta hitzak gizakiaren barruko gogoetak.

7. Ez goratu inor hitz egiten entzun baino lehen,horretan probatzen baitira gizakiak.

8. Justiziaren bila saiatzen bazara, lortuko duzueta gainjantzirik bikainena bezala jarriko soinean.

9. Txoriek beren espeziekoekin egiten dute habia,eta leialtasunak bera praktikatzen dutenekin.

10. Lehoia harrapakinaren zelatan egoten da,eta bekatua bidegabekeria praktikatzen dutenen zain.

11. Zintzoaren hizketa jakintsua izaten da beti;zentzugabea, berriz, ilargia bezala aldatzen.

12. Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 27