Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 27:17-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Maitatu laguna eta fida zaitez berarekin;baina, haren isilpekoak azaltzen badituzu,ez joan gero haren bila;

18. zeren eta, heriotzak eramandakoa galtzen den bezala,berdin galdu baituzu lagunaren adiskidetasuna.

19. Eskutik jaregindako txoria galtzen duzun bezalagaldu duzu adiskidea, eta ez duzu berriz zeureganatuko.

20. Ez joan haren bila, jadanik urrutiegi alde egin du eta,gazelak saretik bezala egin du ihes.

21. Lot daiteke zauriaeta laidoen ondoren badago baketzerik;baina inolako itxaropenik ezisilpekoak azaldu dituenarentzat.

22. Begi-keinuka diharduena asmo txarrez dabil,ezagutzen duena aldendu egiten zaio.

23. Zure aurrean ezti-ezti jartzen zaio ahoaeta zure hitzen aurrean miresmena agertzen;baina atzetik hizkera aldatzen dueta zure hitzak zure galbide bihurtzen.

24. Gauza asko gorrotatzen dut nik,baina ezer ez hori adina; Jaunak ere gorroto du.

25. Harria airera botatzen duenak bere gainera botatzen du,kolpe maltzurrak zauriak erakartzen ditu.

26. Zuloa egiten duena bertan jausiko da,sarea prestatzen duena bertan geldituko harrapaturik.

27. Gaizkia egiten duenari bere kontra itzultzen zaio,nondik datorkion jakin gabe ere.

28. Iseka eta iraina harroaren gauza dira,baina mendekua du zelatan lehoia bezala.

29. Sarean jausiko dira zintzoen erorketaz pozten direnak,oinazeak irentsiko ditu hil baino lehen.

30. Amorrua eta haserrea higuingarriak dira;berauetan maisu da gizon bekataria.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 27