Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 26:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Emakume mozkorra guztiz amorragarri gertatzen da,ezin izango du bere desohorea ezkutatu.

9. Emakume lotsagabeari begiratu harroan antzematen zaio,betazaletan ere igartzen.

10. Oso kontuz ibili lotsa gutxiko neskarekin,egokiera ikusten badu, aprobetxatu egingo da eta.

11. Kontuz ibili haren begirada lotsabakoaz,eta ez harritu iraintzen bazaitu;

12. bidaiari egarritua ahoa irekieta edozein ur edateko prest dagoen bezala,edozeinen ate aurrean esertzen da zaineta edozein geziri zabaltzen geziontzia.

13. Emaztearen xarma senarraren poza;haren zuhurtasuna indarberritzaile.

14. Neurriz hitz egiten duen emaztea Jaunaren dohaina;ezer ez ongi hezia baino baliotsuago.

15. Dohainik bikainena emakume umila;ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 26