Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 26:12-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. bidaiari egarritua ahoa irekieta edozein ur edateko prest dagoen bezala,edozeinen ate aurrean esertzen da zaineta edozein geziri zabaltzen geziontzia.

13. Emaztearen xarma senarraren poza;haren zuhurtasuna indarberritzaile.

14. Neurriz hitz egiten duen emaztea Jaunaren dohaina;ezer ez ongi hezia baino baliotsuago.

15. Dohainik bikainena emakume umila;ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.

16. Zeru goian agertzen den eguzkiaren antzekoemazte bikainaren edertasuna etxe txukunean.

17. Argimutil sakratuan dir-dir dagien kriseilua bezalakoaurpegi ederra gorputz lirainean.

18. Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan bezala dirazango ederrak oin sendoen gainean.

28. Badira bi gauza bihotza atsekabetzen didatenak,eta hirugarren bat amorrarazten nauena:pobreziak menderatutako soldadua,mespretxuz bazterturiko pertsona burutsuaeta bekatari bihurtzen den pertsona zuzena;horrelakoa ezpatari ematen dio Jaunak.

29. Merkatariak nekez ihes egingo dio hutsegitearieta tratularia ez da bekaturik gabe geldituko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 26