Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 25:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Badira bederatzi gauza zoriontsutzat dauzkadanak,eta hamargarren bat ere aipatuko dut:seme-alabez pozik dagoen gurasoa;bizi den bitartean, etsaiak lur jota ikusten dituena;

8. zorionekoa emazte zentzudunarekin bizi den senarra,mihiaz sekula huts egin ez duena,duintasunik gabeko ugazabaren zerbitzura egon ez dena;

9. zorionekoa zuhurtzia lortu duena,eta adi dauden belarriei hitz egin diezaiekeena.

10. Zein handia den jakinduria lortu duena!Baina inor ez Jaunari begirune diona baino handiago!

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 25