Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 25:3-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ez baduzu jakinduria metatu gaztaroan,nola aurkituko duzu zahartzaroan?

4. Zein ongi datorkien zentzua ile-zuritueieta aholku ematen jakitea adinekoei!

5. Zein ongi datorkien jakinduria edadetueieta gogoeta eta aholkua pertsona ohoretsuei!

6. Eskarmentu handia da edadekoen koroa,Jaunarenganako begirunea haien benetako harrotasun.

7. Badira bederatzi gauza zoriontsutzat dauzkadanak,eta hamargarren bat ere aipatuko dut:seme-alabez pozik dagoen gurasoa;bizi den bitartean, etsaiak lur jota ikusten dituena;

8. zorionekoa emazte zentzudunarekin bizi den senarra,mihiaz sekula huts egin ez duena,duintasunik gabeko ugazabaren zerbitzura egon ez dena;

9. zorionekoa zuhurtzia lortu duena,eta adi dauden belarriei hitz egin diezaiekeena.

10. Zein handia den jakinduria lortu duena!Baina inor ez Jaunari begirune diona baino handiago!

11. Dena gainditzen du Jaunarenganako begiruneak:nor hori daukanaren pareko?

13. Edozein zauri, baina ez bihotzeko zauririk;edozein gaiztakeria, baina ez emakumearenik!

14. Edozein ezbehar, baina ez gorrotoak eragindakoa;edozein mendeku, baina ez etsaitasunak sortutakoa!

15. Ez dago sugearena baino pozoi okerragorik,ezta emakumearena baino amorru txarragorik ere.

16. Nahiago nuke lehoi edo herensugearekin biziemakume gaiztoarekin baino.

17. Gaiztakeriak aurpegia desitxuratzen dio emakumeari,kopeta ilunak hartz-itxura ematen.

18. Senarra auzokoen artean esertzen denean,ezin barruari eutsi eta garratz kexatzen da.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 25