Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 25:14-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Edozein ezbehar, baina ez gorrotoak eragindakoa;edozein mendeku, baina ez etsaitasunak sortutakoa!

15. Ez dago sugearena baino pozoi okerragorik,ezta emakumearena baino amorru txarragorik ere.

16. Nahiago nuke lehoi edo herensugearekin biziemakume gaiztoarekin baino.

17. Gaiztakeriak aurpegia desitxuratzen dio emakumeari,kopeta ilunak hartz-itxura ematen.

18. Senarra auzokoen artean esertzen denean,ezin barruari eutsi eta garratz kexatzen da.

19. Maltzurkeria oro ez da ezer emakumearenaren aldean:izan dezala bekatariaren zoria!

20. Aldapa hareatsua zaharraren oinentzat bezalaemazte berritsua senar lasaiarentzat.

21. Ez zaitzala lilura emakumearen edertasunak,ez irrikan egon emakume bat zeureganatzeko.

22. Haserreak, irainak eta lotsa handia izaten dituemazteak mantentzen duen senarrak.

23. Barrua lur jota, aurpegia ilun eta bihotza zauritua:horra emakume gaiztoaren lana.Ahul eta bizitasunik gabe gelditzen da senarra,emazteak zoriontsu egiten ez badu.

24. Emakumea egon zen bekatuaren hasieraneta berarengatik hiltzen gara guztiok.

25. Ez utzi urari kanpora irteten,ezta emakume gaiztoari ere barrua husten.

26. Zeuk agindutakoa ez badu egiten, bota ezazu zeure ondotik.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 25