Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 24:25-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Legeak jakinduria dakar gainezkaPixon ibaiak ura bezala,fruitu berrien garaian Tigrisek bezala;

26. buruargitasunez betetzen Eufratesek bezala,Jordanek uztaroan bezala;

27. irakaspena uholdeka dakar Nilok bezala,mahatsa biltzeko egunetan Gihonek bezala.

28. Ezin du inork jakinduria erabat ezagutu,ez da sortu hura barreneraino aztertuko duenik.

29. Haren pentsamendua itsaso zabala baino zabalago,asmoak leize handia baino sakonago.

30. Eta ni ubidea naiz,ibaitik ura hartu eta baratzera daramana.

31. Hau nioen: «Neure lorategia ureztatu behar dut,neure lore-saila urez bete».Eta horra nire ubidea ibai bihurtua eta ibaia itsaso.

32. Nire irakaspenak egunsentiak bezala egingo du argi,oso urrutira iritsaraziko dut haren distira.

33. Profeta gisa isuriko ditut neure irakatsiaketa ondorengo belaunaldiei utziko.

34. Begira, ez naiz neuretzat bakarrik nekatu,jakinduriaren bila dabiltzan guztientzat baizik.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 24