Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 24:19-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Etorri niregana irrikatzen nauzuenok,eta ase ene emaitzez.

20. Eztia baino gozoago da nitaz oroitzea,abaraska baino gozoago ni ondaretzat hartzea.

21. Jaten nautenak are goseago izaten dira nitaz,edaten nautenak are egarriago.

22. Nik esana egiten duenak ez du porrot egingo,nirekin diharduenak ez du bekaturik egingo».

23. Jakinduria bat datorGoi-goiko Jainkoaren ituna dakarren liburuarekin,Moisesek agindutako legearekin,israeldarren elkarteei ondaretzat emandakoarekin.

25. Legeak jakinduria dakar gainezkaPixon ibaiak ura bezala,fruitu berrien garaian Tigrisek bezala;

26. buruargitasunez betetzen Eufratesek bezala,Jordanek uztaroan bezala;

27. irakaspena uholdeka dakar Nilok bezala,mahatsa biltzeko egunetan Gihonek bezala.

28. Ezin du inork jakinduria erabat ezagutu,ez da sortu hura barreneraino aztertuko duenik.

29. Haren pentsamendua itsaso zabala baino zabalago,asmoak leize handia baino sakonago.

30. Eta ni ubidea naiz,ibaitik ura hartu eta baratzera daramana.

31. Hau nioen: «Neure lorategia ureztatu behar dut,neure lore-saila urez bete».Eta horra nire ubidea ibai bihurtua eta ibaia itsaso.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 24