Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 22:23-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Zeureganatu lagun hurkoaren konfiantza pobre den bitartean,berarekin goza dezazun aberasten denean.Izan zakizkio leial atsekabealdian,harekin parte izan dezazun heredatzen duenean.

24. Suaren aurretik lurruna eta kea irteten dira labetik;era berean, irainak izaten odolaren aurretik.

25. Ez naiz laguna babesteaz lotsatzen,ez naiz harengandik ezkutatzen;

26. baina, berarengatik zerbait txarrik gertatzen bazait,jakingo dutenak aldendu egingo dira harengandik.

27. Nork ezarriko du jagolea nire ahoaneta zuhurtasunezko zigilua ezpainetan,ez nazaten neure hitzek erorarazeta mihiak galbidean jar?

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 22