Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 22:11-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Egin negar hildakoagatik, argia galdu baitu;egin negar zentzugabeagatik, ez baitu buruargitasunik.Negar gutxiago egin hildakoagatik, atsedena aurkitu baitu;zentzugabearen bizitza, berriz, heriotza baino okerragoa da.

12. Hildakoagatiko doluak zazpi egun irauten du,zentzugabe eta fedegabeari buruzkoak bizitza osoa.

13. Ez hitz egin asko burugabearekin,ez ibili zentzugabearekin;gorde harengandik, buruhausterik ez izateko,astindutakoan zikindu ez zaitzan;aldendu harengandik, atsedena aurkitu nahi baduzu,haren zorakeriek gogait ez zaitzaten.

14. Zer da beruna baino astunago?Nola deitu, «zentzugabe» ez bada?

15. Harea, gatza eta burdin bolaeramaten errazago dira zentzugabea baino.

16. Habeak ongi loturik daudenean,etxea ez du lurrikarak ere botatzen;berdin ongi hausnarturiko egitasmoan finkatutako erabakia:ez dute zalantzan jartzen garai txarrean.

17. Gogoeta zentzuzkoan oinarrituriko erabakiaondo leunduriko horman emandako pintura bezala da.

18. Gainetan ezarritako hesiek ezin haizeari eutsi;burutazio zentzugabeetatik sorturiko erabaki ahulekezin tinko iraun edozein arriskuren aurrean.

19. Begia jotzen duenak malkoak isurarazten ditu,bihotza jotzen duenak sentimenduak agerrarazten.

20. Txoriari harrika egiten dionak ihes eragiten dio,laguna iraintzen duenak adiskidetasuna desegiten.

21. Lagunaren aurka ezpata erabili baduzu,ez galdu itxaropenik, bada oraino konponbiderik;

22. lagunaren aurka zerbait esan baduzu,ez kezkatu, bakeak egin litezke eta.Baina irainak, harrokeriak, ezkutukoak azaltzeak,azpikeriazko kolpeak:hauek bai ihes eragiten diotela edozein laguni.

23. Zeureganatu lagun hurkoaren konfiantza pobre den bitartean,berarekin goza dezazun aberasten denean.Izan zakizkio leial atsekabealdian,harekin parte izan dezazun heredatzen duenean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 22