Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 22:1-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Harri kakaztuaren antzeko da alferra,ematen duen nazkarengatik baztertu egiten dute denek.

2. Gorotzaren antzeko da alferra,hura hartzen duen guztiak eskua astintzen.

3. Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea,eta ez zoritxar txikiagoa alaba baldin bada.

4. Alaba zuhurrak bereganatuko du senarra,baina laidoztatua aitaren tristura da.

5. Lotsabakoa aitaren eta senarraren ahalkegarri,eta biek mespretxatuko dute.

6. Garaiz kanpoko hitzaldia hiletetan soinua jotzea da;baina zigorra eta zentzarazpena dagozkio beti jakinduriari.

9. Zentzugabeari irakastea apurtutako ontzi-zatiak elkartzea da,lozorroan dagoena esnaraztea.

10. Zentzugabeari hitz egitea lo dagoenari egitea bezala da;«Zertaz ari zara?», esango du azkenean.

11. Egin negar hildakoagatik, argia galdu baitu;egin negar zentzugabeagatik, ez baitu buruargitasunik.Negar gutxiago egin hildakoagatik, atsedena aurkitu baitu;zentzugabearen bizitza, berriz, heriotza baino okerragoa da.

12. Hildakoagatiko doluak zazpi egun irauten du,zentzugabe eta fedegabeari buruzkoak bizitza osoa.

13. Ez hitz egin asko burugabearekin,ez ibili zentzugabearekin;gorde harengandik, buruhausterik ez izateko,astindutakoan zikindu ez zaitzan;aldendu harengandik, atsedena aurkitu nahi baduzu,haren zorakeriek gogait ez zaitzaten.

14. Zer da beruna baino astunago?Nola deitu, «zentzugabe» ez bada?

15. Harea, gatza eta burdin bolaeramaten errazago dira zentzugabea baino.

16. Habeak ongi loturik daudenean,etxea ez du lurrikarak ere botatzen;berdin ongi hausnarturiko egitasmoan finkatutako erabakia:ez dute zalantzan jartzen garai txarrean.

17. Gogoeta zentzuzkoan oinarrituriko erabakiaondo leunduriko horman emandako pintura bezala da.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 22