Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 21:14-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Zentzugabearen bihotza ontzi puskatua:ikasten duenari ezin eutsi.

15. Gizon ikasiak zerbait zuhurra entzuten badu,goraipatu egiten du eta hartan sakontzen.Galdukerian bizi denak entzuten badu,ez du atsegin izaten eta mespretxatu egiten du.

16. Zentzugabearen hizketa bidean zama astuna eramatea da,baina zentzudunaren hitzak xarmaz beteak.

17. Batzarretan zuhurrari entzun nahi izaten zaioeta haren hitzak hausnartzen bihotzean.

18. Etxe hondatua da jakinduria txoroarentzat,zentzugabearen ezagutza burugabeko hizketaz eratua.

19. Heziketa oinetan katea da buru gutxikoarentzat,esku-burdina eskumuturretan bezala.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 21