Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 21:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Seme, bekatu egin duzu? Ez egin berriroeta eskatu barkamena egindakoengatik.

2. Egin ihes bekatuari sugeari bezala,hurbiltzen bazatzaizkio zizta egingo dizu eta;haren hortzak lehoiarenak bezalakoak dira,gizakiari bizia kentzeko modukoak.

3. Aho biko ezpata da edozein bidegabekeria,zauritzen bazaitu ez dago osabiderik.

4. Arrandiak eta ausarkeriak ondasunak suntsitzen:harroputzaren etxea suntsitua izango.

5. Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino iristen da,eta honek justizia egiten dio luzarora gabe.

6. Agirakarik onartzen ez duena bekatu-bidean jartzen da,Jaunari begirune diona bihotzez itzultzen harengana.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 21