Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 20:7-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zuhurra une egokia arte egoten da isilik,ahoberoak eta zentzugabeak garaiz kanpo hitz egiten.

8. Neurrigabe hitz egiten duena higuingarri bihurtzen da,besteen gain jarri nahi duenak gorrotoa sortzen.

9. Batzuetan zoritxarrak mesede egiten dio gizakiari,besteetan zorterik onena kalterako zaio.

10. Bada onura gutxi emango dizun dohainiketa bada bi halako balioko dizun dohainik.

11. Ospeak batzuetan apalkuntza ekartzen du,eta bada, apalkuntza ostean, burua altxatzen duenik.

12. Bada diru gutxiz asko erosten duenik,baina gero zazpi aldiz garestiago ateratzen zaio.

13. Jakintsua, hitz gutxiz, maitagarri bihurtzen da,baina zentzugabeak alferrik galtzen ditu hitz goxoak.

14. Burugabearen dohainak ez dizu onurarik ekarriko,zazpi begiz baitago itzuliko diozunaren zain.

15. Gutxi eman eta asko mintzen du,pregoilariak bezala aldarrikatzen baitu;gaur maileguan utzi eta bihar itzultzeko eskatu:higuingarria da horrelakoa!

16. Esaten du zentzugabeak: «Ez dut batere lagunik,inork ez dizkit neure mesedeak eskertzen».Haren ogia jaten dutenak mihi-gaizto dira;

17. zenbat aldiz ez ote diote barre egiten!

18. Hobe harri gainean irrist egin, mihiaz egin baino;gaiztoen erorketa bat-batekoa izan ohi da.

19. Hezigabeen ahotan etengabe dagoenipuin desegokia bezalakoa da gizabidetsu ez dena.

20. Ez da onartzen zentzugabeak botatako esaerarik,ez baitu inoiz une egokian esaten.

21. Bada txirotasunagatik bekaturik egin ezin duenik;lotaratzean ez du barne-zimikorik izaten.

22. Bada begiruneagatik bere burua galtzen duenik,eta burugabea errespetatzearren galdu ere!

23. Bada begiruneagatik lagunari promesak egiten dizkionik,horrela, premiarik gabe etsai bat irabaziz.

24. Gezurra laido izugarria gizakiarentzat,etengabe egoten da hezigabeen ahotan.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 20