Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 20:18-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Hobe harri gainean irrist egin, mihiaz egin baino;gaiztoen erorketa bat-batekoa izan ohi da.

19. Hezigabeen ahotan etengabe dagoenipuin desegokia bezalakoa da gizabidetsu ez dena.

20. Ez da onartzen zentzugabeak botatako esaerarik,ez baitu inoiz une egokian esaten.

21. Bada txirotasunagatik bekaturik egin ezin duenik;lotaratzean ez du barne-zimikorik izaten.

22. Bada begiruneagatik bere burua galtzen duenik,eta burugabea errespetatzearren galdu ere!

23. Bada begiruneagatik lagunari promesak egiten dizkionik,horrela, premiarik gabe etsai bat irabaziz.

24. Gezurra laido izugarria gizakiarentzat,etengabe egoten da hezigabeen ahotan.

25. Hobe lapurra, beti gezurretan ari dena baino,nahiz eta biek berenganatuko duten hondamendia.

26. Desohoragarria da gezurti izatea,eta beti du lotsa bere gain.

27. Jakintsuak bere hitzez lortzen du arrakasta,zuhurra atsegin izaten dute handikiek.

28. Lurra lantzen duenak uzta ederra biltzen du,handikien atsegina duenak bidegabekeriaren barkamena lortzen.

29. Opari eta esku-erakutsiek jakintsuen begiak itsutzen,eta muturrekoa jarri baliete bezala kritikatzea eragozten.

30. Ezkutuko jakinduriak eta lurpeko altxorrak,zertarako balio dute biek?

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 20