Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 18:25-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz;aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.

26. Egoera aldatu egin daiteke egunsentitik ilunabarrera,Jaunak bizkor alda dezake dena.

27. Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti,bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.

28. Gizaki zentzudunak ezagutzen du jakinduria,omen egiten dio hau aurkitu duenari.

29. Zentzuz hitz egiten dutenek ere jakinduria agertzen dute,euria bezain ugari isurtzen esaera egokiak.

30. Ez dakizkizula zeure grinak nagusitu, eutsi zeure gurariei.

31. Zeure grinei amore ematen badiezu,etsaien irrigarri bihurtuko zara.

32. Ez jarri zeure poza atseginetara emaniko bizimoduan,garesti ordaindu beharko duzu eta.

33. Zeure zorroan ezer ez daukazunean,ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 18