Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 17:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Mihia, begiak eta belarriak eratu zizkien,pentsatzeko eta aukeratzeko ahalmena eman.

7. Jakintzaz eta bereizmenez bete zituen,eta ona zer den eta gaizkia zer den erakutsi.

8. Bereganako begirunea ere jarri zien bihotzean,haren egintzen handitasuna atzeman zezaten.

10. Honela, haren izate santua goretsiko dute,egintzen handitasuna aldarrikatuko.

11. Gainera, jakintza eman zien, baita bizia dakarren legea ere.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 17