Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 17:14-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Esan zien: «Aldendu bidegabekeriatik»;bakoitzari aginduak eman zizkion lagun hurkoari buruz.

15. Jaunak beti ditu aurrean gizakien jokabideak,ez dira ezkutatzen haren begietatik.

17. Herri bakoitzari bere buruzagia izendatu dio,baina Jaunari berari dagokion herri da Israel.

19. Giza egintza guztiak daude haren aurrean eguzkia bezala,haren begiek etengabe behatzen gizakien jokabideak.

20. Hauen bidegabekeriak ez zaizkio ezkutuan geratzen,bekatu guztiak daude Jaunaren aurrean.

22. Gizakiaren erruki-egintzakbere gauzarik baliotsuentzat hartzen ditu hark,egintza onak begi-ninia bezala gordetzen.

23. Azkenean, jaiki eta ordaina emango die,nori bere merezia itzuliko.

24. Damu direnei bihozberritzeko aukera ematen die,eta adorea galduta daudenak indarberritzen.

25. Itzuli, bada, Jaunarengana eta utzi bekatua,erregutu haren aurrean eta kendu bekaturako bideak.

26. Etorri berriz Goi-goikoagana eta saihestu zuzengabekeriatik,gorrotatu bene-benetan Jaunari iraingarri zaiona.

27. Nork goretsiko du Goi-goikoa Hildakoen Egoitzan?Bizi direnek bakarrik eman diezaiokete aintza.

28. Gizakia hil eta izateari uztean, kito gorespena!Bizirik eta osasuntsu dagoenean gorets dezake Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 17