Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 16:24-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Entzun, seme, eta zeureganatu jakintza;jarri zeure bihotza ene esanetara.

25. Neurritasunez azalduko dizut irakaspena,zehaztasunez iragarriko jakin beharrekoa.

26. Jaunak, hasieran bere egintzak burutu zituenean,bakoitzari bere lekua izendatu zion.

27. Betiko arautu zien beren egitekoa,hasieratik urrutiko etorkizuna arte.Ez dira gose, ezta nekatzen ere,ez dute beren eginkizunean hutsik egiten.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 16