Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 16:11-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Nahiz eta bat bakarra egon kaskagogorra,harrigarria litzateke kalte gabe geratzea;errukiorra eta era berean haserrekorra baita Jauna,ahaltsua barkatzen eta sumina isurtzen.

12. Errukia bezain handia du zorroztasuna,egintzen arabera epaitzen du gizakia.

13. Bekataria ez da berearekin aurrera aterako,zintzoaren jasankortasuna ere ez da hutsean geratuko.

14. Erruki-egintza orok izango du saria,bere egintzen arabera hartuko bakoitzak.

17. Ez esan: «Jaunarengandik ezkutatuko naiz;han goitik, nor oroituko da nitaz?Hainbeste jenderen artean ez nau ezagutuko;zer naiz, bada, ni mundu zabalaren erdian?»

18. Hara, zeruak eta zeruen zeruak,lurrak eta leizeak dar-dar egiten dute hura etortzean;

19. mendiak eta lurraren oinarriakdardaraz jartzen hark begiratzean.

20. Baina honetaz guztiaz ez da gogoetarik egiten;nork jartzen die arreta hark egindakoei?

21. Oharkabean etortzen den ekaitza bezala,haren egintza gehienak ezkutuan gertatzen dira.

22. «Jaunaren justizi egintzak, nork aldarrikatzen ditu?Nor dago haien zain?Ez da berehala gertatuko hark agindutakoa!»

23. Honela pentsatzen du bihotz kaskarrekoak;burugabeak, bide-galduak, zorakeria besterik ez.

24. Entzun, seme, eta zeureganatu jakintza;jarri zeure bihotza ene esanetara.

25. Neurritasunez azalduko dizut irakaspena,zehaztasunez iragarriko jakin beharrekoa.

26. Jaunak, hasieran bere egintzak burutu zituenean,bakoitzari bere lekua izendatu zion.

27. Betiko arautu zien beren egitekoa,hasieratik urrutiko etorkizuna arte.Ez dira gose, ezta nekatzen ere,ez dute beren eginkizunean hutsik egiten.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 16