Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 16:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez gura izan seme-alaba ugari,onak izango ez badira;ez poztu, dituzun seme-alabak fedegabeak badira.

2. Ugari izan arren, ez poztu beraiengatik,Jauna errespetatzen ez badute.

3. Ez jarri zeure uste ona haien bizitza luzean,ezta oinarritu ere haien kopuru handian,hobe baita bakar bat mila baino,hobe batere gabe hiltzea haur fedegabeak izatea baino.

4. Gizaki zentzudun bakar bat aski baita hiria betetzeko,baina legegabeen askazia deuseztatua izango.

5. Horrelako asko ikusia naiz,eta handiagoak ere entzuna.

6. Bekatarien batzarrean sortu zen sua,herri errebeldearen kontra Jaunaren sumina piztu.

7. Ez zien antzinako erraldoiei barkatu,beren indarrez fidaturik kontra altxatu zitzaizkionean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 16