7. Zentzugabeek ez dute jakinduria eskuratuko,bekatariek ez dute ikusi ere egingo.
8. Harroengandik urruti dago,gezurtiak ez dira hartaz oroitzen.
9. Lekuz kanpo dago haren gorespena bekatariaren ahoan,ez baita Jaunak eragina izango;
10. jakinduria duenak bakarrik egin dezake gorespena,Jaunak berak gidatuko baitu zuzen.
11. Ez esan: «Jaunaren erruz galbideratu naiz»,Jaunak ez baitu gorroto duena egiten.
12. Ez esan: «Hark desbideratu nau»,hark ez baitu bekatariaren beharrik.
13. Jaunak gorroto dio gaiztakeria ororieta berdin hari begirune diotenek.
14. Jaunak hasieran egin zuenean,aukeramena eman zion gizakiari.