Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 15:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horrela jokatzen du Jaunarenganako begirunea duenak,legeari atxikiak lortuko du jakinduria.

2. Hau ama bezala aterako zaio bidera,emazte gazteak bezala hartuko abegikor.

3. Adimenaren ogiaz elikatuko du,jakinduriaren uretatik emango edaten.

4. Harengan sostengatu eta ez da eroriko,hari atxiki eta ez du huts egingo;

5. ingurukoen gainetik goratuko du,batzarraren erdian hitz egiteko gaitasuna emango.

6. Poza eta alaitasunezko koroa izango ditu,betiereko izena bereganatuko.

7. Zentzugabeek ez dute jakinduria eskuratuko,bekatariek ez dute ikusi ere egingo.

8. Harroengandik urruti dago,gezurtiak ez dira hartaz oroitzen.

9. Lekuz kanpo dago haren gorespena bekatariaren ahoan,ez baita Jaunak eragina izango;

10. jakinduria duenak bakarrik egin dezake gorespena,Jaunak berak gidatuko baitu zuzen.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 15