Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 14:18-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Ikus arbola joriaren gaineko hostoak:batzuk jausi, besteak sortu;berdin hezur-mamizko belaunaldiak: bat hil, bestea jaio.

19. Gizalan oro ustelkor da eta desagertu egiten,egilea ere berarekin galtzen da.

20. Zorionekoa jakinduriari emanaeta adimenaz arrazoitzen duena,

21. jakinduriaren bideak barruan hausnartueta haren sekretuak gogoan erabiltzen dituena.

22. Usnaka dabil haren arrastoaren atzetik;zelatan, noiz igaroko zain.

23. Haren leihotik kirika egoten da,ate ondoan entzuten.

24. Jakinduriaren ondoan egoteko,haren etxeko hormetan

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 14