Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 14:16-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Eman eta hartu, gozarazi zeure buruari,Hildakoen Egoitzan ez baitezakezu espero atseginik.

17. Bizidun oro soinekoa bezala zahartzen da;betiko lege baita hau: «Hil egin behar duzu».

18. Ikus arbola joriaren gaineko hostoak:batzuk jausi, besteak sortu;berdin hezur-mamizko belaunaldiak: bat hil, bestea jaio.

19. Gizalan oro ustelkor da eta desagertu egiten,egilea ere berarekin galtzen da.

20. Zorionekoa jakinduriari emanaeta adimenaz arrazoitzen duena,

21. jakinduriaren bideak barruan hausnartueta haren sekretuak gogoan erabiltzen dituena.

22. Usnaka dabil haren arrastoaren atzetik;zelatan, noiz igaroko zain.

23. Haren leihotik kirika egoten da,ate ondoan entzuten.

24. Jakinduriaren ondoan egoteko,haren etxeko hormetan

25. finkatzen du bere oihal-etxola;han aurkitzen du ostatu atsegin.

26. Seme-alabak haren babespean jartzen ditueta haren adar azpian egoten.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 14