Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 14:13-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Hil aurretik, egin on zeure lagunari,ahal duzun neurrian emaiozu eskuzabal.

14. Ez ukatu zeure buruari egun zoriontsurik,ez ase gabe utzi bidezko guraria.

15. Zergatik utzi besteri zeure nekeen emaitza?Zergatik banatu behar dituzte ondorengoek zure irabaziak?

16. Eman eta hartu, gozarazi zeure buruari,Hildakoen Egoitzan ez baitezakezu espero atseginik.

17. Bizidun oro soinekoa bezala zahartzen da;betiko lege baita hau: «Hil egin behar duzu».

18. Ikus arbola joriaren gaineko hostoak:batzuk jausi, besteak sortu;berdin hezur-mamizko belaunaldiak: bat hil, bestea jaio.

19. Gizalan oro ustelkor da eta desagertu egiten,egilea ere berarekin galtzen da.

20. Zorionekoa jakinduriari emanaeta adimenaz arrazoitzen duena,

21. jakinduriaren bideak barruan hausnartueta haren sekretuak gogoan erabiltzen dituena.

22. Usnaka dabil haren arrastoaren atzetik;zelatan, noiz igaroko zain.

23. Haren leihotik kirika egoten da,ate ondoan entzuten.

24. Jakinduriaren ondoan egoteko,haren etxeko hormetan

25. finkatzen du bere oihal-etxola;han aurkitzen du ostatu atsegin.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 14