Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 14:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zorionekoa bere ahoaz huts egin ez duen gizakiaeta bere bekatuen tristurak samintzen ez duena.

2. Zorionekoa bere kontzientziak salatu gabekoaeta bere itxaropena inoiz galdu ez duena.

3. Zekenentzat ez da aberastasuna onuragarri;bekaiztiarentzat, zertarako dirua?

4. Bere buruari ukatuz metatzen duenak besteentzat metatzen du;haren ondasunez besteak biziko ederki.

5. Bere buruarekin gogorra dena, norentzat izango ote bigun?Ez du bere ondasunekin gozatuko.

6. Ez dago okerragorik bere burua gaizki hartzen duena baino,horixe du bere gaiztakeriaren ordaina.

7. On egiten duenean ere, oharkabean egiten du;erakutsiko du azkenean bere gaiztakeria.

8. Begi-bekaiztia gaiztoa da:aurpegia itzuli eta jendea mespretxatzen du.

9. Zekenaren gutizia ez da bere parteaz asetzen,zikoizkeriak arima lehortzen dio.

10. Zekena ogitan ere xuhur,bere mahaian ere falta izaten du.

11. Seme, ahal duzun neurrian, hartu ongi zeure buruaeta aurkeztu Jaunari zor dizkiozun opariak.

12. Gogoan izan heriotza ez dela atzeratukoeta ez dizutela ezagutarazi heriotzako ordua.

13. Hil aurretik, egin on zeure lagunari,ahal duzun neurrian emaiozu eskuzabal.

14. Ez ukatu zeure buruari egun zoriontsurik,ez ase gabe utzi bidezko guraria.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 14