Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 13:18-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?

19. Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan:berdin behartsuak aberatsen bazka.

20. Harroari nardagarri zaio apaltasuna:berdin aberatsari behartsua.

21. Koloka dabilen aberatsari lagunek eusten diote;erortzen den apala, lagunek ere baztertu.

22. Aberatsak huts egiten badu, askok babesten dute;inozokeriak esan arren, arrazoi ematen.Behartsuak huts egiten badu, agiraka egiten zaio;zentzuzko gauzak esan arren, jaramonik egiten ez.

23. Aberatsak hitz egiten badu, denak isildueta hodeietaraino goratzen haren hitzak.Behartsuak hitz egin eta «Nor da hori?» galdetzen dute;eta, estropezu egiten badu, bultza egiten diote eror dadin.

24. Aberastasuna ona da bidegabea ez bada,pobrezia txarra fedegabe direnentzako.

25. Gizakiaren bihotzak aurpegia moldeatzen du:onean nahiz txarrean aldatzen.

26. Aurpegi alaia bihotz onaren adierazgarri;gizaki kopetilunak gogoeta tristeak islatzen.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 13