Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 12:10-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Sekula ez fidatu etsaiaz,herdoilak brontzea bezala joko baitzaitu haren gaiztakeriak.

11. Nahiz eta apalarena egin eta burumakur ibili bera,egon erne eta gorde zeure burua harengandik;ispilua garbitzen duenak bezala jokatu zuk,jakinik ez diola herdoilari betiko eutsiko.

12. Ez ezazu zeure ondoan ipin,irauli ez zaitzan eta bera zeure lekuan jarri;aldamenean jesarrarazten baduzu,zeure eserlekua bereganatu nahiko du.Bestela, ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna;ez zaitezela damuz oroit ene aholkuez!

13. Nor errukituko da sugeak ziztatutako liluratzaileazeta piztiengana hurbildu eta zauritua izan denaz?

14. Bada, berdin da bekatariarekin ibilieta haren bekatuetan nahasturik gertatzen dena.

15. Ordubete egongo da zurekin,baina estropezu egiten baduzu, bertan behera utziko zaitu.

16. Etsaiak gozo hitz egiten dizu,baina amildegitik nola botako ari da asmatzen.Agian etsaiak malkoak ditu begietan,baina aukera izanik, odolaz nahiko luke ase.

17. Zoritxarrik gertatzen bazaizu,hantxe izango duzu aurreaneta laguntzeko aitzakiaz zangartekoa egingo dizu.

18. Gero, isekaz buruari eragin eta txalo joko du,eta, zure kontra marmar eginez, benetako aurpegia erakutsiko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 12