Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 12:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ongia egiten duzunean, begira nori egiten diozun,eta zeure mesedeengatik esker ona izango duzu.

2. Egin on zintzoari: izango duzu saria,beronengandik ez bada, Goi-goikoagandik.

3. Ez dago onik txarrean jarraitzen duenarentzat,ezta limosna emateari uko egiten dionarentzat ere.

4. Eman zintzoari, baina ez lagundu bekatariari.

5. Egin on apalari, baina ez eman ezer fedegabeari;uka iezaiozu ogia, ez eman,zeure dohainaz baliatuz, menpean har ez zaitzan;bi aldiz gaitz handiagoa izango baituzuegin diozun on guztiaren ordain.

6. Gorroto baititu Goi-goikoak ere bekatariaketa zigortu egiten fedegabeak.

7. Eman zuzenari, baina ez lagundu bekatariari.

8. Adiskidea ez da onaldian ezagutzen,etsaia ez da txarraldian ezkutuan geratzen.

9. Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak;txarraldian, adiskideak ere alde egiten.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 12