Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 11:2-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ez goratu gizakia bere edertasunagatik,ez inor higuindu bere itxuragatik bakarrik.

3. Erlea txikia da hegaldunen artean,baina gauzarik goxoena da hark egina.

4. Ez harrotu daramazun gainjantziaz,ezta oilartu ere ospe-egunean,Jaunaren egintzak, miresgarriak izan arren,ezkutuan geratzen baitira gizakiarentzat.

5. Tirano askok jo behar izan du lurra,eta espero ez zenak eraman diadema.

6. Ahaltsu asko izan da zeharo desohoratuaeta ospetsu asko besteren esku utzia.

7. Ez kritikatu informatu aurretik;pentsatu lehen, egin agiraka gero.

8. Ez erantzun entzun aurretik, ez eten hizketan ari denari.

9. Ez sartu axola ez zaizkizun arazoetan,ez nahastu gizatxarren eztabaidetan.

10. Seme, ez sartu zeregin gehiegitan,ugari hartzen badituzu ez duzu gauza onik egingo;nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko,ezta ihes egingo ere saiatu arren.

11. Bada lanean jo eta ke nekatzen denik,eta zenbat eta gehiago lehiatu,orduan eta beranduago iristen.

12. Bada ahulik, laguntza beharrean izaten denik,baliabideak urri eta beharrak ugari dituela,baina Jaunak onginahiz begiratzen dioeta bere apalkuntzatik ateratzen;

13. burua altxarazten dio,jende asko txundituta geratzen delarik.

14. Ongia eta gaizkia, bizia eta heriotza,pobrezia eta aberastasuna, dena Jaunarengandik dator. laguntzan da zahartzen. .

17. Jaunaren dohainak zintzoentzat dira,haren onginahiak gidatuko ditu beti.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 11