Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 11:17-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Jaunaren dohainak zintzoentzat dira,haren onginahiak gidatuko ditu beti.

18. Saiatuz eta aurreztuz aberats daiteke gizakia,baina zer irabazten du?

19. Agian pentsatuko du: «Har dezaket atseden,goza nadin orain neure ondasunez»,baina ez daki zenbat denboratarako izango den;gero, hil eta besteei utziko dizkie ondasunak.

20. Bete zeure egitekoa beronetara guztiz emana,zahartzaroraino horretan iraunez.

21. Ez zaitzatela lilura bekatariaren egintzek.Jarri uste ona Jaunarengan eta eutsi zeure ahaleginari,erraza baita Jaunarentzat behartsua bat-batean aberastea.

22. Jaunaren bedeinkazioa da zintzoaren saria,unetxo batean lorarazten ditu bere bedeinkazioaren emaitzak.

23. Ez esan: «Zeren beharrean nago ni?Zer ondasun espero dezaket oraindik?»

24. Ez esan: «Behar den guztia daukat;zer zoritxar etor lekidake aurrerantzean?»

25. Zorion-egunean ahaztu egiten dira zoritxarrak,zoritxar-egunean, berriz, ahaztu zoriona;

26. baina erraza zaio Jaunaribakoitzari merezi duena heriotza-egunean ematea.

27. Une txar batek atsegina ahantzarazten du,gizakiaren amaierak haren egintzak agertzen.

28. Heriotza aurretik, ez jo inor zoriontsutzat,pertsona amaieran bakarrik ezagutzen da eta.

29. Ez eraman edonor zeure etxera,ugari baitira maltzurraren engainabideak.

30. Ehiza erakartzeko kaiolan dagoen eperra bezalakoaharroaren bihotza,zelatari dago zu erori zain.

31. Ona txar bihurtuz, bere lakioak hedatzen ditu,egintzarik garbienei ere aurkitzen die aitzakiarik.

32. Txinpartatik sutea sor daiteke,bekatariaren lakioetatik odol-isurketa.

33. Kontuz gaiztoarekin, txarkeria baitu egitasmo,ez dezala zure izen ona betiko belztu.

34. Eman ostatu arrotzari eta buruhausteak sortuko dizkizu,arrotz bihurtuko zaitu zeure etxean ere.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 11