Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 10:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Hobe da lan egin eta denetik sobera duena,harropuztuta ibili eta zer janik ez duena baino.

28. Seme, estimatu zeure burua neurriz,emaiozu merezi duen ohorea.

29. Bere burua gaitzesten duena, nork zuzenetsiko?Nork errespetatuko bere burua mespretxatzen duena?

30. Behartsua bere zuhurtasunagatik da errespetatua,eta aberatsa bere aberastasunengatik.

31. Behartsu izanik errespetatua dena,are gehiago aberats bihurtzean!Aberats izanik mespretxatua dena,are gehiago behartsu bilakatzean!

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 10