Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 10:14-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jaunak irauli egin ditu handikien aulkiaketa otzanak eserarazi haien ordez;

15. errotik atera ditu zenbait nazio,eta apalak landatu haien ordez;

16. nazioen lurraldeak suntsitu ditu Jaunak,lurraren oinarri-oinarrietaraino desegin;

17. gizakien artetik kendu eta garbitu ditu,haien oroitzapena ezabatu lur gainetik.

18. Harrokeria ez da gizakientzat egina,ezta sumindura ere emakumeagandik jaiotakoentzat.

19. Zein arraza da ohoragarri? Gizakiena.Zein arraza da ohoragarri? Jaunari begirune diotenena.Zein arraza da mespretxagarri? Gizakiena.Zein arraza da mespretxagarri? Aginduak hausten dituztenena.

20. Bere herritarren artean, ohoratua izaten da buruzagia;begirune diotenak ohoratzen ditu Jaunak.

22. Etorkin eta atzerritar nahiz behartsuekJaunarenganako begirunea dute harrotasun.

23. Ez da bidezkoa behartsu zentzuduna mespretxatzea,ezta egokia ere bekataria ohoratzea.

24. Ohoratuak izaten dira handikiak, gobernariak eta ahaltsuak,baina horietako inor ez daJaunari begirune diona baino handiago.

25. Morroi zentzudunak aitonen semeak izango ditu zerbitzari,zuhurrenak ere ezin izango dio ezer aurpegiratu.

26. Ez egin jakintsuarena zeure egitekoa betetzean,ez ibili harropuztuta estualdian.

27. Hobe da lan egin eta denetik sobera duena,harropuztuta ibili eta zer janik ez duena baino.

28. Seme, estimatu zeure burua neurriz,emaiozu merezi duen ohorea.

29. Bere burua gaitzesten duena, nork zuzenetsiko?Nork errespetatuko bere burua mespretxatzen duena?

30. Behartsua bere zuhurtasunagatik da errespetatua,eta aberatsa bere aberastasunengatik.

31. Behartsu izanik errespetatua dena,are gehiago aberats bihurtzean!Aberats izanik mespretxatua dena,are gehiago behartsu bilakatzean!

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 10