Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 10:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gobernari jakintsuak bere herria hezten du,ongi finkatua dago zentzudunaren aginpidea.

2. Nolakoa herri-gobernaria, halakoak haren ministroak;nolakoa herri-buruzagia, halakoak biztanleak.

3. Errege gaizki hezia herriaren hondamendi;agintarien zentzu onaz eraikitzen da hiria.

4. Jaunaren esku dago munduaren gobernua,garai bakoitzean komeni den buruzagia sorrarazten du.

5. Jaunaren esku dago gizakiaren arrakasta,legegileagan agerrarazten du bere ospea.

6. Kalte egin dizula eta, ez gorrotorik izan lagun hurkoari,ez egin ezer amorrazioaren eraginez.

7. Higuingarria da harrokeria Jaunarentzat eta gizakiarentzat,biei egiten baitie bidegabekeria.

8. Bidegabekeria, bortizkeria eta gutiziaren eraginezigarotzen da erregetza herri batetik bestera.

9. Zergatik harrotzen da hauts eta errauts den gizakia,bizi dela ere, ustelkeria baino ez baitu erraietan?

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 10