Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 1:10-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,are esku zabalagoz maite dutenei.

11. Jaunarenganako begirunea ospe eta harrotzeko bide da,pozbide eta alaitasunezko koroa.

12. Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu.

13. Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,bedeinkatua izango heriotza-egunean.

14. Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.

15. Gizakien artean finkatu da eta betiko oinarritu,hala iraungo ondorengoekin ere.

16. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna,honek bere fruituz asebetetzen ditu gizakiak;

17. gogoko dutenaz gainbetetzen die etxe osoa,eta bere emaitzez aletegiak.

18. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren koroa,bakea eta osasuna lorarazten dituena.

19. Euria bezala isurtzen ditu jakintza eta ezagutza argia,beraren jabe direnen ospea areagotzen.

20. Jauna errespetatzea da jakinduriaren sustraia,beronen adarrak bizitza luzea.

22. Ez dago zuritzerik neurrigabeko grina,grina horren bulkadak eroraraziko du pertsona.

23. Behar bezain luze jasaten du eroapen handikoak,eta gero alaitasuna itzultzen zaio berriro.

24. Une egokia arte gordeko ditu gogoetak barruan;gero, askok hitz egingo dute beraren zentzu onaz.

25. Jakinduriaren altxorren artean daude esaera zahar argigarriak,baina nardagarri zaizkio bekatariari, jainkozale ez delako.

26. Jakinduriaren irrikan zauden horrek, bete aginduaketa erruz emango dizu Jaunak;

27. izan ere, Jaunarenganako begiruneak egiten du gizakiajakintsu eta ondo hezia;atsegin ditu Jaunak zintzotasuna eta otzantasuna.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 1