Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 1:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunarengandik dator jakinduria guztia,harekin dago beti.

2. Itsas hondarra, euri-tantak,mendez mendeko egunak, nork zenbatu?

3. Zeruaren garaiera, lurraren zabalera,leizearen sakonera, nork arakatu?

4. Gauza guztien aurretik sortu zen jakinduria,betidanik adimena eta zuhurtzia.

6. Jakinduriaren sustraia, nori errebelatu zaio?Haren ekintza trebeak, nork ezagutzen?

8. Bat bakarra da jakintsua: guztiz beldurgarria,Jauna, bere tronuan eseria dagoena.

9. Berak sortu zuen jakinduria,hark ikusi eta neurtu ere,hark banatu berak egindako guztien gain;

10. gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,are esku zabalagoz maite dutenei.

11. Jaunarenganako begirunea ospe eta harrotzeko bide da,pozbide eta alaitasunezko koroa.

12. Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu.

13. Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,bedeinkatua izango heriotza-egunean.

14. Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 1